XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakigu beste talde batzuk ere ari direla Biblia itzultzen, beraz laister izango ditugu fruitu hobeak.

1.4. Iratzeder-Lerchundi, Salmoak , Edit. Ezkila,1963.

Lan miragarria, benetan beneditar lana, lekaide bi hauek egin zutena.

150 Salmoak euskal bertso herrikoian eta doinu errez eta hunkigarrietan emanak.

Honelako lanik ez dut uste egin ote denik munduko beste herrialdetan.

Salmo hoiek berealaxe argitaratu ziren gipuzkeraz (1963) eta bizkaieraz (1964).

Urte hontan Salmoak liburuko kantuak ofizialki ontzat emanak izan ziren Erroman euskal liturgia eta elizkizunetarako.

Geroztik euskal Herrietako elizetan oso erabiliak izan dira gaur arte.

Beste argitalpen bat: Salmoak (liburu ttipia),1968.

Sortu dira ere gai berari buruz beste lan on batzuk: Orixe, Salmutegia, Lazkao,1968.

Olerkari elduaren lana, M. Lekuonak dionez, Kerexeta-Zugasti, Salmudia,1968.

1.5. Liturgi euskaratzaile taldeak sortzea (1964)

II Batikano Batzarraren Liturgi Kostituzioa 1963ko abenduan onartua izan zen Eliza osorako.

Euskal Herrian laister azaldu zuen jendeak Kostituzio hori betetzen hasteko gogoa.

1964ko martxoaren 17an Ipar Euskal Herriko erretoreak Baionako Jaun Apezpikuaren aurrean bere nahia adierazi zuten: euskarazko liturgia nahi zutela.

Eta Apezpikuaren aginduz apirilaren 6an Beloken bildu zen lehen aldiz euskaratzaileen taldea: Lafitte, Andiazabal, Emile Larre eta hiru beneditar: Olzomendi, Etchehandy eta Iratzeder.

Astelehen oroz biltzen ziren itzulpen lanetarako.

Talde hortan gerora beste lagun berri batzuk ere sartu ziren (Ikus Otoizlari 53, 23).

Hego Euskal Herrian gauzak geldixeago joan ziren.

M. Lekuonak dionez, Donostiako Apezpiku Lorentzo Bereziartua izan zen Liturgian euskarazko itzulpenaren alde lehenengo hitza atera zuena.